XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Osasun-Zerbitzuaren Orotariko Araudian horretzaz ohartemandakoaz gainera herri-lanaritzari buruzko orotariko legeen menpe egongo dira.

16garren Atala

1. Lehiaketa, lehiaketa-norgehiagokoa edo norgehiagoka-bidez bertan modu iraunkorrez zerbitzu egiten ihardutzeko izendatu, horretarako lanari-erroldetan sartuta egon eta Erakundearen diruegitamuen pentzutango lansari edo diruizendapen finkoak eskuratu ditzatenak izango dira OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuko berenezko lanari.

2. Jaurlaritzari dagokio herrilanari hoientzako jaurpide-araudia ontzat ematea, Euskadiko herri-lanarientzako orotariko legebideen oinarri-irizpideei atxikitzen zaizkiola.

3. Herrilanari hoien eta OSAKIDETZA-Euskal Osasun-Zerbitzuaren arteko atxikipena lege-arduralaritzazkoa izango da eta, osatze-bidez, herrilanariekiko orotariko legeak izango dira hoiekin erabilgarri.

17garren Atala

Lantokien sailkapena egiterakoan edo lanarien ihardutze-erroldetan horretarako gorde daitezen lan-toki eta egitekoetarako lanariak akuratu ahal izango dira.